XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolanahi ere, luze egiten zen denbora leku haietara iristerako.

Liburu bat edozein hartu eta irakurtzen hasteak, ez baitzuen ezer asko balioko berriz eta berriz ere noizean behin edo luzaro miseriozko lurralde haiei begiratzeko ea zer besterik ikusi zitekeen itxaropenez, baina beti lehena berriz pasatzen bezala ikusten zen landa sekain hura, oraintsu beste herritxo bat zen lekua harpilo eginik.

Arku erromaniko bat hain soil agertzen zen artean ozta ozta zutik.

Busetako jendea berriz, hiztun eta asko jatun ikusten ziren elkarrekin berritsu eta seguruenik zeramaten janetik inori zerbait eskainiz.

Sekula inoiz bestetan pertsonari ezer opa izateko baino borondate hobez eskertzen zen jende hura, eta bertantxe egiten zen galdera bat norbere baitan, ea alegia hispanutarren la envidia está flaca y muerde hura non sortzen zen, ala bai landa triste hartan pobrea zelako edo hiriko gizon poderetsuaren bihotz ustelduan jaio eta gero bere abusoz patria oro pozointzen zuelako, eta batipat, bere herrietako señoritoen medioz gizon landatarra.

Buseko txoferrak halaber, Escobar, Valderrama eta gainetiko guzien kantu sorta jarri ohi zuen kasetean, Yo soy emigrante eta halako errepertorioz bidaia tarteko denbora guztian.

Alvargonzalezen lurrak aberatsak omen ziren antzinako Sorian, (...).